A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ASPALDI HONETAN
      (1994)

ETXEORRATZEK
      (1994)

BIHAR EURIA EGITEN BADU
      (1994)

ZER ZOR DIEZAIOKET
      (1994)

KATUEN AUTOPSIA
      (2007)

KEAREN ANATOMIA
      (2007)

NEKEA
      (2007)

ZALDIAREN BURUSI KISKALIA
      (2007)

KOADRO IZOZTU HONETATIK
      (2010)

ZIBILIZAZIOEN BISAIA DUTE
      (2010)

EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK
      (2010)

GALDETU AL DIZU INORK NITAZ
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

GERRA GARAIAK IZAN ZIREN BEZALA

        Asier Serrano , 2010

 

 

Gerra garaiak izan ziren bezala

hemen izan ziren bake garaiak ere.

Jendea berdin aspertzen zen igande arratsetan,

bikotekidearen bainilazko izozkia nola urtzen zen begira.

Etxe aseguruak anuntziatzen zituzten afixaz zeuden blindatuak

geltoki finkorik gabeko autobusak.

Balkoietan izara zuriak eskegitzen ziren lehortzeko,

eta zer gerta ere, banderak lixibaz garbitzen.

Debekatutako ekintzen zerrenda bat bazegoen,

nahiz inork ez zuen dekretu osoa buruz ikasteko pazientziarik izan.

Ez zen baimen berezirik behar

apur bat suizidatzea erabakitzen bazenuen.

Nekezagoa zen lanetik itzultzea lanera joatea baino.

Zakurrek ez zituzten beraien kakak jasotzen,

eta larrua beti ilunpean jotzen zen.

Egun argiz errezatzen zitzaien katedraleko usoei.

Ogi beltza prezio berdinean egosten zen labe publikoetan.

Zebrabideek ez zeukaten ez garai batean ez bestean

inongo zentzurik ez norabiderik.

Eta inor ez zen ausartzen

larrialdietarako zenbakia markatu ondoan

bigarren tonua jo arte itxoiten,

nahiz denek zekiten

inork ez zuela bestaldeko telefonoa hartuko.

 

Badakit,

kontua ez da

gerra garaiak edo bake garaiak oroitzea,

kontua da

ahaztu egin zaigula noiztik bizirauten dugun

bake armatuaren garai hauetan.

 

© Asier Serrano    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko