A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GAUAREN EZKUTUKOAK
      (2000)

EZIN ZAITZAKET ALDATU UDABERRI HORI HONETAN
      (2002)

ESNAERA
      (2002)

  literaturaren zubitegia  

 

EZ NAIZ DAMU

        Ana Urkiza , 2002

 

 

Ez naiz

maluraren oasian

atseden hartzen duten horietakoa.

 

Ez, ez naiz damu.

 

Birritan hazitako emasabelari kortsea jarri diot

ezkontaurreko hirurogeita lau zentimetroetara makur dadin.

Nire bularrei oraindik esne-usaina darie

azaldu ez nuen emakumea naizela aldarrikatuz.

 

Baina jadanik ez naiz emakume hura

ez eta beste hau ere

oraingoa naiz, iraganik gabea

antzutasun bentzuturik ezagutu ezin duena.

 

Hausnartzea modan ez dagoen garaian

idorra da damua.

Aspaldi jarri nion historiari tirita

ahoa josi akaberaren iragarpenari

argi luzeak isiotu gau zarratuari.

 

Ene obulategien leihoetatik

begi eskarmentatuak azaleratu dira

kristal hautsian harrapatu

amarrugabea zen soera harritua.

 

Ez, ez naiz damu.

 

Ez zaude

kale-muturrean

egon ohi zinen bezala

eta ni

ez naiz

maluraren oasian

atseden hartzen duten horietakoa.

 

© Ana Urkiza    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko