A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GAUR BAKARDADEAK
      (1989)

MIN EMATEN DIDAZU
      (1990)

EZAGUN DUDANEAN
      (1991)

ESAIDAZU
      (1995)

BIOK GAREN MAITASUNA (Zatiak)
      (2010)

DENBORAREN EGURALDIAK (Zatiak)
      (2010)

ZURE IZENARI NAHI DIOT IDATZI
      (2010)

MAMU BAT DARABILT
      (2010)

MAITE ZAITUDALA
      (2010)

HIL ZARA, AMA
      (2012)

OROITZEN DUDANA
      (2012)

BATZUETAN EZERK
      (2012)

BIZITZAK GORANTZ
      (2012)

  literaturaren zubitegia  

 

ITZAL DEZAGUN ARGIA

        Karlos Linazasoro , 2010

 

 

Itzal dezagun argia.

Badakigu maitatu izan dugun guztia

ez dela alferrik.

Hormetan dago idatzia gure izenen

zerrenda: begi, aberri, uda, txolarre.

Denak du usain bat,

denak egiten gaitu hilkor edo betiereko.

Ez kezkatu, maite.

Itzal dezagun argia.

Gauez gorputzek soilik egiten dute talka,

eta iluna ez da desohore,

ez da isiltasun amestu.

Lokar gaitezen buruz buru,

eta pausatuko zaigu ezpainetan urretxori bat.

 

© Karlos Linazasoro    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko