Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAUAREN EZKUTUKOAK
(2000)
EZIN ZAITZAKET ALDATU UDABERRI HORI HONETAN
(2002)
EZ NAIZ DAMU
(2002)
ESNAERA
Ana Urkiza , 2002
Gaur, emakume izanik esnatu naiz.
Etsaien lerrora deitu naute
hirugarren mundu gerla hasi da
«iraulketa!» oihu egin dut
haurdun nagoela.
Dei zuzena izan da
inor asaldatu ez duena
bakarrik burutu beharreko guda hau ere
bigarrena bezala.
Belaunaldi gazteek nozituko dituzte
lubakietan odolustutakoen aieneak.
Bazterrak harrotuko dituzten
ahots erkinduak dira
fusil automatiko berriak.
Eskerrak eman dizkit iratzargailuak
zaratarik atera ez izanagatik.
Katetik tenk egin gura izan arren
eztanda aurretik utzi dut leherkaria
jakin
erruz baitakit
erlojua geldituta ere
urak berez apurtuko direla.
Gaur, aitor dut emakumea naizela.
© Ana Urkiza