A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HUTSUNETAN
      (1986)

PASIONEA
      (1986)

GALAXIA BAT
      (1986)

GAU ARREBAREN BEGIAK
      (1986)

ZURE TENPLOKO HARRIEK
      (1990)

TRATULARIEN KONTRA
      (1990)

EKIOK, HARRI
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

HARRIAK EZ DAU BEGIRIK

        Felix Zubiaga , 1990

 

 

Harriak ez dau begirik

herriak ba dau bihotzik,

baina harrizko giza-bihotzak

parkatzen ez daki.

 

Harria balitz erruki,

parkatzeraino lei jakin,

giza-harrituak balekus

herriko begirik.

 

Harriak ez lei ikusi,

herriak jakin balegi,

harrizko gizonen urtzea

litzaken mirari!

 

Harriak bihotza haragiz,

herriak harrizko edukiz,

harrizko gizonen buruan

non legon zentzunik?

 

Harria balitz sentipen,

herriko oinarri legoken

t'harri-gizaki begizkoz

ez gauzak ahozpez.

 

© Felix Zubiaga    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko