Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA
(1984)
DENBORA NOSTALGIA EGITEN DA
(1984)
DANUBIO, DONAU
(1984)
ERORIKO DA ZOHARGIA SOSTENGATZEN DUENA
(1984)
ESKRIBITZEKO OFIZIOA
(1986)
TRISTEZIAREN TEORIA
(1986)
REDAKZIOAN
(1986)
BARATZAZAIN
(1997)
AUSCHWITZ
(1997)
BORROKA
(1997)
ERANTZUNAK
(1997)
DENA DA BIZITZAN HEGALDI
(2004)
DENA DAGO AURPEGIAN
(2004)
EZINEZKOA DA AHANZTEA
(2004)
GENESIS
Felipe Juaristi , 1986
Desioa haragia bihurtu zen
eta hantxe bizi izan ginen supitoki.
Jainkoaren indarrak egin gintuen gogorrak
Jasan genituen kanpokoen erasoak,
enbidiosoen gezurrak,
asperrari ere aurre eginez gu bion
gorputzen gazteluko ahalmenen atzean
Atzerrian lortutako aberastasunean ez dago zuzenik,
geurea dena aldarrikatzean ez harrokeriarik.
Bakarrik gure begiek ikuitzen dutenaren jabe gara,
gure irribarreak altxatzen duenaz,
ezpain batetik besterainoko munduaz.
© Felipe Juaristi