Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA
(1984)
DENBORA NOSTALGIA EGITEN DA
(1984)
DANUBIO, DONAU
(1984)
ERORIKO DA ZOHARGIA SOSTENGATZEN DUENA
(1984)
GENESIS
(1986)
ESKRIBITZEKO OFIZIOA
(1986)
REDAKZIOAN
(1986)
BARATZAZAIN
(1997)
AUSCHWITZ
(1997)
BORROKA
(1997)
ERANTZUNAK
(1997)
DENA DA BIZITZAN HEGALDI
(2004)
DENA DAGO AURPEGIAN
(2004)
EZINEZKOA DA AHANZTEA
(2004)
TRISTEZIAREN TEORIA
Felipe Juaristi , 1986
Pisua da arbolen loa,
idien ildoa sakona den bezala.
Isilpeko lapurra, guraizez horniturik
arintzen diot loa,
mozten dut anemona bat
eta nire poltsikoak ametsez aberasten dira.
Dardarez dira ezkien sustraiak,
eta gaua irekitzen da
heroi bentzituen zainak bezala.
Zuria da parkeetako bakardadea.
Hiriaren denda ostean
desioen estraperloa,
pasioen sal-erosketa eta
adur gutxiko deabruak
erabilitako arimaren bat errentan.
Nire bihotza ilargi-olatuetan
bertan behera utzitako eguzki-lorea da,
elurraren parean.
Hiriak ateak irekitzen ditu
eta bere laberintoetan melankolia zabaltzen da,
smog-lainoa balitz bezala.
Zumezko otarretan itxita dago isiltasuna.
Nire gorputza?
Zure bularretako lilien artean aurkitu nahi nuke.
Zure begien zukunean.
Loretu, zure haranean.
© Felipe Juaristi