Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
LARRESOROKO SEMENARIOA
(1896)
BI SENAR-EMAZTE
(1897)
MARTIN KOXE
(1902)
SANTSIN
(1906)
VARIÉTÉS
Charles Becas, Harrazpi , 1907
Egun hoitan izatu dut Xuberotik goraintzi,
Goraintziekin pertsuak ez ditut ez ahantzi,
Zorretan ene burua ez baitut nahi utzi,
Eskuan hartzen dut luma, hurbiltzen ankiluntzi.
Beltza dut ankrea, baina nihor ez du zikintzen,
Ene lumak du xixtatzen, ez du nihor larrutzen.
Ahul salda, biper minak hori ez badu ontzen!
Ez deus kopla, irri ona merke ez badu saltzen!
Umil diot, nahiz bizi denekin adixkide,
Huni Murde, hari Morde, murgadunari: Musde.
Hobena hoben da, baina, penitentari bide
Ene hutsen aitortzeko batre ez naiz gupide.
Ainhoa Bezkoitze eta han urrun Liginaga
Elgar aurki dezakete ibiliz sigi-saga.
Hauk lekuko ene zorra Hegiri nio paga,
Bainan dio trinkatzeko behar dela Malaga!
Nola baitu abokatak zuzenaren zaintzeko
Gezurrarekin egia maiz nahastekatuko,
Nik ere kopla zuzena nagokan hondarreko
Irriz erran gezurraren sakia sendatzeko.
Jainkoak eman derauzku ikusteko bi begi
Nik batekin eta urrun ezagutzen dut Hegi.
Higi bai, baina deneri ez baititake segi
dio: ez joan lasterregi, ez zaut hori zilegi!
Musde Hegi ezin segi!! IOi, oi, oi, zer gezurra!
Horren haundi ote diren nago zeru eta lurra.
Merezi baitut miletan hauts dezadan sudurra
Dugun hil hunen samurra antolatuz makurra.
Hara Ahuñe gain hartan nun doan Musde Hegi
Lezeek izitu gabe saltoka hegiz hegi.
Ahuntxaren pare Hegi! Egia beti egi!
Ordokian bai mendian, Hegi ditake higi.
Hil da sua? Gan da kea!
To musua! Hik bakea!
© Charles Becas, Harrazpi