Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
LARRESOROKO SEMENARIOA
(1896)
BI SENAR-EMAZTE
(1897)
SANTSIN
(1906)
VARIÉTÉS
(1907)
MARTIN KOXE
Charles Becas, Harrazpi , 1902
Hainitz otoiztu zuken amattok Jinkoa
Mundurat emaiteko ni bezalakoa,
Moltsa arin dut, baina aberats gogoa
Deusek ez daut nahasi oraidino loa.
Nafartarra naiz, eta deitzen Martin Koxe
Arno gozoa maite omen dut sobraxe.
Debru frantsesek naute trufatzen holaxe:
Il était Martin Coché gai, gai, gai dimanché.
Trufaz ala egiaz, nik ez dakit nola,
Deituratzat emana dautet Ezazola.
Sortzez dut buru harro, odol espanola,
Kusin, Zaragozako pego zirimola.
Iruritan sortua, maiatzean naski
Hortakotzat jendeak jujatzen nau gaizki.
Janizak dautanean egiten asiki,
Asetzeko ez ditut hamar talo aski.
Mendiko ur xirripak indarrak baditu.
Behar delarik ongi hertzea garbitu.
Nik ez dut mirikurik erraten aditu:
«Eri haiz, Martin Koxe, behar duk purgatu».
Nahiz eztitzen duen urak egarria,
Zainen pizteko nausi duk arno gorria.
O sendagailu gozo, Noek igorria!
Hik dautak bihotzetik kentzen elorria.
Martin Koxek ez ditu eskolak kurritu
Hala ere badaki zer den apetitu.
Hunen filosofiak hiru pondu ditu:
Ongi jan, ongi edan, ase eta gelditu.
Ene otoitz bakarra baita Pater noster
Ohetikan lekora errana dut laster.
Zenbat aldiz mandotik ez naiz ni erortzer?
Hezurrak oro dauzkat Pater hari esker.
Dut goiz baten Baionan --aitorra zoin eder!--
Baitezpadako hura karrikan egiter!
Otsondoko mazelan, zabal baita bazter,
Kokorika ditake eskuin edo ezker.
Urteak badohazi on-tzarrak nahaste,
Eta gu heiekilan zahar eta gazte.
Jaunak ez baitaut erran: «Nahuk berriz haste?»
Nago prest eta presto berak deitu arte.
Zorrietako menta dudan errementa,
Dena den hiretako; huna testamenta:
Pipa toxa, zahato, mando eta manta;
Zorrentzat igorriko zerutik errenta.
© Charles Becas, Harrazpi