A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

LARRESOROKO SEMENARIOA
      (1896)

BI SENAR-EMAZTE
      (1897)

MARTIN KOXE
      (1902)

VARIÉTÉS
      (1907)

  literaturaren zubitegia  

 

SANTSIN

        Charles Becas, Harrazpi , 1906

 

 

Igande iluntze batez etxe alde zohala.

Erroz gora erori zen Santsin zabal-zabala.

Izarrak nihon ez ditu ikusi han bezala

Ilargia ferekatuz gan zen, gan, berehala.

 

Ezker-eskuin, andarkoka Santsin abiatzen da.

Alabainan, mozkortua Bet-betan ezin senda!

Ez nezakala, zioen, gau iluna, izenda,

Hi bahintut salatari, bahuke, to!, zer konda!

 

Badaki ixilik dela egonen gau iluna.

Baina, baina, xangoari maiz nausitzen xalduna!

Han dago, han, Santsinen goait, Mari Martin papuna!

Hura balakatzen baduk, Santsin, hi, zer gizona!

 

Etxera-eta andreari erraten omen dio

Eroriko hunek ez din samurtzea balio!

Erran, no, Sautsinen gauza noiz gosta zaio kario?

Beti badin, ostatutan, merke botikario!

 

Hordi tzar, gizon higuina, urrun hakit bixtatik,

Oxala ez bahintz jalgi putzuaren zolatik

Zer sofriarazten dukan, Jainko Jaunak bazakik!

Ai! nola bada gate hau sartu nikan lepotik!

 

Goiz aldera, ez errexki jeiki zen bada Santsin,

Ziolarik lagunari: Atx! Hementche dinat min.

Hunek aldiz: Sendatzeko hauxe behar duk egin:

Enekin bezein maiz hadi samur botoilarekin.

 

Ixilik egonen hiza, emazteki ergela!

Ni bezen senar gozorik, hots, badakin ez dela.

Hanka debru hunek zatan galdatzen ur epela

Hik ere aise uzten dun ur hotzean igela.

 

Santsin gaizoaren ganat etorri zen barbera,

Eta zion, han nonbeitik, elorri bat athera.

Ez dakit egin zioten larderia sobera,

Beti Santsin gelditu zen lehengo Santsin bera.

 

Santsin hunen iduriko zenbat den bazterretan!

Zenbat nigar, eskatima, igande arratsetan

Gaztedanik dagoena berant ostatuetan,

Zahartzean izanen da beti trapu tzarretan.

 

© Charles Becas, Harrazpi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko