SHOPENHAUERREN TRISTURATIK
Mikel Alberdi , 2011
jada basoak soildu dira
jada hareak piztu ditu paisaia berriak
harat, basamorturat, joango gara
paisaia zahar honetan jarraituz gero
denborak harrapatuko baikaitu bere xederan
beharbada oraindik badugu aukera
elurra mara-mara inoiz egingo ez duen lautadan
pasio hau oihukatzeko
baina ez dakit aukerak bukatu ez ote diren
milaka suge beldurgarri daude
gure zain hare gorriaren gainean
jada agian inon ez dugu lekurik izango
jada elkarrenganako lilura ihesi doa
sugeak gainean ditugu
eta memoriaren pisuak
nire bihotzean gernu-herdoilak sortu ditu
eta zure laztanak
bizi-beldurrez estali
© Mikel Alberdi