Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
UNADURA
(2011)
SHOPENHAUERREN TRISTURATIK
(2011)
HISTORIAREN POZOINAK
(2011)
ESKLABUAK
Mikel Alberdi , 2011
lastoz beterik txalupak ibaian
esklabuen marrumak entzun dira
suhar-gaueko ilartitzetan
eta umetxo beltzak
jolasten dira erreka uherrean
basamortuko aireak olatuak sortzen ditu
han datoz gatzez betetako txalupak
Tombuktu zaharretik
zuhaitz adarrak buruan dituela pasatzen da norbait
lastozko etxolen paisaian
kazike txurien iratxoek bizirik diraute
zaharren memorian eta ametsetan...!
zapaltzaileen kuraia arma eta metalezkoa zen
eta euren eginak
Europako liburuetan kukutzen dituzte
hemen, urrutiko herrixketan kea ikusten da
janarien partitura sukaldatzeko egina
goseteetan gogaitutakoen itxaropen aldakorra
errekan arrantzaleek sareak arrainez betetzen dituzte
eta hizkuntza anitzen hotsak
entzuten hareazko mendien magaletan
edertasunak nire adimen neurotikoa
baretzen duen honetan
zimaurtegietatik esklabuen errautsak
altxatzen ikusten ditut
maitasunaren indarra aldarrikatuz
doilor diren istorioak baztertuz
menderatu ezingo diren jauregi maitaberak
Bani erreka ertzean eraikitzen
© Mikel Alberdi