A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

UNADURA
      (2011)

SHOPENHAUERREN TRISTURATIK
      (2011)

ESKLABUAK
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

HISTORIAREN POZOINAK

        Mikel Alberdi , 2011

 

 

orri batzuk ditut aurrean

Octavio Augusto, Ismael Kadare...

Numantzia, Erroma, katakunbak...

ez nator Erromatik

han milaka batailaren oroitzapenak

baina nik laztanak ditut gogoko

batzuetan zuk emanak

ezen erromatar inperioa jausiz gero

urduritasuna sumatzen da Europan

eta nire herriko hiletetara

joaten den jendartean ere...

 

batailak Erroman

eta Albania zaharra ez dago urruti

eta hor ere antsietatea ezkon-bidaietan

eta Sorian ahaztuak dira jadanik

erromatarrek 70.000 soldadu behar izan omen zituztela

Numantzia txikia suntsitzeko...

 

borrokak, odola, historia ustelduak

boteretsuak herio-usainean

eta nik gogoko ditut laztanak

batailaren batek

ihes egitea galarazten digun arte

gozamenaren bideak gudetan agortu arte

igurtziak ur gorrizko aintziretan

zinkurin bihurtu arte

 

© Mikel Alberdi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko