A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

ZALDIAK AKATZEN DITUGU BA...

        Aritz Gorrotxategi , 2007

 

 

Harrizko zaldi hau,

euskal hiri, Euskal Herri...

Esan, zer daukazu sabelean?

 

Harrizko zaldi hau,

esan, zenbatean saltzen dituzu,

zenbatean Erosten

soldadu eta umeak...?

 

Zenbat trosta balio ditu

aitaren etxeak?

Nola defendatu eraikuntza,

nazionala bada,

batez ere, eraikuntza

hitzen bidez ez bada,

nola ordezkatu aitaren etxea

hari telefonikoen zuntza bada

zure bihotza?

 

Harrizko zaldi hau

label garesti bat da,   

besterik ez.

 

Harrizko zaldi hau

negozio bat da,

zaldun gutxi batzuen eskutan

--beti berak.

 

Harrizko zaldi hau

aspaldi da hila

zaldun berdinen eskutan

abiadura handitan.

 

Ni ere

izan nintzen behin,

orain urte asko,

herria...

 

Baina nola maita orain

harrizko zaldi hau?

Ispiluan begiratuta,

denbora gutxian,

zaldia denean

ez taupada, ez arima

ez herria...

 

Zaldiak akatzen ditugu ba...

 

© Aritz Gorrotxategi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko