A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

ZALDIA HARAGI ETA OIHU EGIN DA ERDIZ

        Aritz Gorrotxategi , 2007

 

 

Zaldia hustu da

eta zu berarekin.

Zaldia hustu da,

haragi eta oihu egin da erdiz,

zutaz berdin barruko biak,

eta odolak baRe zulatu du

zu zaren guztia.

 

Zaldia hustu da

goizeko hiruretan.

Zaldia hustu da,

baina ez didate zu ikusten utzi,

eta orain handiagoa da zuloa.

 

Esan ez badigute ere

hurbil ibili da heriotza,

ebakuntza-gelan eman dizu eskua,

lozorroan trebe.

 

Esan ez badizu ere

bazenekien bera zela,

sabelean hozkailu bat sentitu duzu,

eta norbait hozkaka.

 

Zaldiak atea itxi dio,

oihu zaharren bila bidali du

heriotza,

eta odolustu da bizitza

minez bezainbat haur negarrez,

bizitzaren lehen kantua,

bizitzaren lehen haria

ahaztuko zaizu nekez,

zu zaren guztia kolpe batean

eman duzu maitasun hutsez.

 

Zaldia hustu da,

eta zu berarekin

bete.

 

© Aritz Gorrotxategi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko