BIDAIA 3
Karmele Igartua , 2011
BIDAIA 3
Galdu da lurra
—itsasoan
galdu da ilargia
gauaren beste aldean.
Eta gu —begiak itxi ditugunean—.
Biluzik bizieran.
Galdu da lurra —belaontzian—
eta lurreko
lur-sustrai-arnasa
—sudur mintzetan—.
Eta gu —lurreko koloretan—.
Biluzik olatueran.
—handiegia da itsasoa
lurra sentitzen ez denetan.
Urdinegia da urdina beste dena
desagertzen denean—.
Galdu egiten da Lurra
eta gu —ahanzten ditugunen memorietan—.
Galdu egin da Lurra
—infinituan—
eta zer?
Zoramenerako iratzarrera.
—Ez zen billeterik behar norberaren uretan nabigatzeko—.
© Karmele Igartua