A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

BIHARKO EURI

        Aritz Gorrotxategi , 2011

 

 

Han goian, errota zuri eroria;

harritzarretik nobedade gutxi,

ontziak geldi hondartza gainean;

zeru-mugan balearik ez, urrutira,

milia bat edo bi, distira hura,

eta umea kostaldetik begira...

 

Harritzarra eta umea amets,

balea noiz etorriko.

Aitaren ahotsa gandu,

ordukoa ere, kontari,

gaur mehetuko den laino,

biharko euri.

 

Zenbat kontu negua heldu bitartean

eskuz ukitu gabe onartuak?

Zehaztasunik ez, atzera munduak hil

eta datorrena neurri...

 

Iluntzean balea da

olatu zehatz bakarra,

ur berean ereile,

inoiz geldi ez, nekaezin,

gero eta harrizkoagoa

gogoaren baratzean.

 

© Aritz Gorrotxategi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko