A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

ARKUA ETA GEZIA

        Aritz Gorrotxategi , 2011

 

 

Bere esku herdoilduen itzala buztinezko gihar bat da, hotza, taupadatik gero eta urrunago.

 

Orratzak. . .

 

Nola arkua eta gezia tenkatzen da eguna amonaren hezur-haragietan.

 

Puntua egin eta desegin, beti esperoan.

 

Ispiluan, gezurrik ez. Alferrikako irribarre bat akaso, gainerakoei bizirauteagatik. Eta malkoak, bularrak eskaintzen duen gauari baino, bere buruari erruki. Nor, ordea, errukituko da amonaz amona bera izan ezik? Gainerakoak hil egin dira.

 

Haatik, azken irribarrea zintzoa da, bazekien eman eta kendu egingo zitzaiola. Pisuak bultzatu osteko erorialdian, bere hazi propioan bare, begi garbiz maite ditu zerua, zelaia, herria eta pago-ilarak, eman eta galdutako musuak, seme-alabak...

 

Jakin bazekien agindutako egunak unibertsoa zirela, taupada eta bera diren bezalaxe.

 

Egin eta desegin...

 

© Aritz Gorrotxategi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko