Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
HELDU ZAITUT LEIHOAN
(2002)
TABERNAK ATE BAKARRA ZEUKAN ARREN
(2002)
BASORA IHES EGIN ZUEN GIZON ILUNAK
(2002)
SOUVARIN IZENEKO MOSKUTARRA
(2002)
HASIERAN ZALDIA IZAN ZEN
(2007)
ZIRRIKITU BAT IZOZKAILUAN
(2007)
ZALDIAK AKATZEN DITUGU BA...
(2007)
ZALDIA HARAGI ETA OIHU EGIN DA ERDIZ
(2007)
BIHARKO EURI
(2011)
ARKUA ETA GEZIA
(2011)
HARIZKO JOLAS, HARRIZKO GEOGRAFIA ITSU
(2011)
JAKITEAK MIN. BARIAZIOAK
Aritz Gorrotxategi , 2011
Zer pentsatzen duen egunero, horixe bera da gizakia, Marco Aurelioren aburuz, zeinak esaten baitzuen hauts bera bihurtuko direla hala Alexandro Handia nola bere esklabo txiroena; alegia, liburuen hautsak eta zazpi atedun hiriek balio bera dutela unibertsoaren traman.
Oro, ahanztekoz gero... Ez garela etsai, ez garela oliba hezur bat baino. Miranderen kantu ezkorraz oroit, "zergatik ikasi, ahanztekotz fiero ikasiak oro?".
Nora eza, denbora eternalqui presentean, gizaki hutsak herioren erreinura... Alferrik da ereitea. Alferrik?
Gurdi iluna paretik igarotzen denean, oin hutsak urruntzean, ernatuko da zalantza: jakite-egoek igoa, ahanztekotz gero?
"Zergatik?", itaundu ohi du beti haurrak, jaiotzetik begi garbiz, gezur aiztoen izotzik ezagutu gabe, "zergatik?", iguriki du egia gure ahotik? Umeak ez baitu denborarik, oro da conteniturik denbora presentean. Zer daki hark geroko fedeaz?
Txirula hor da, ziegan etzana oraindik ere. Gonbita edo hilotz.
Ez jakiteak ematen digunez min, min hori ahazteko akaso, gainerakoa dugu ahazten, baita zer den ere jakitea.
© Aritz Gorrotxategi