A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

KONFINAMENDU MUGETAN

        Hasier Larretxea , 2011

 

 

Konfinamendu mugetan

plastikozko ontzi baten gainean, kandela bat zintzilikatzen da.

 

Ez dago putz egiten duenik.

Inork ez du urterik betetzen.

Denbora hornidura itxaropentsuez arpilatua da.

 

Gertatu berri den historiaren sustraia

sostengatzen ez den tokian,

iluntasunak, linea elektrikoari pultsua irabazten dio.

 

Maindireek naturaren murruen zauriak ikusten uzten dizkigute.

 

Ez dago destinurik biderik ez dagoenean.

 

Deskonposizioan

dagoen haragia zapaldu gabe ibili ezin den tokian,

oroitzapenak, bi metro lur azpian.

 

Suntsipen eskalen adostasun ezak minatutako esperantza,

gorpuak aldizkakotasunak direnean.

 

Beldurra ez da mugakide,

arnastu daitekeen oxigenoaz metroz nehera,

familia albuma birrintzen denean.

 

Ez dago azalpen enpirikorik

grinez eta irrikez ez dakien zoriarendako.

 

Begiradaren planoa hondatua dagoenean,

norberaren poltsikoak arpilatzen dira.

 

Axolagabetasunak ez du eraginik biziraupenarendako.

Eguneroko bizitza irrikatzen duten sonambuluak,

ahora eramateko zeozer.

 

Denbora, apokalipsi atzeragarria da,

horrenbesteko iluntasun artean

                                                   egunsentirik itzuliko ez denean.

 

© Hasier Larretxea    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko