A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AMA EUSKEREARI AZKEN AGURRAK
      (1879)

BIZI DA AMA EUSKERA
      (1880)

BEHARGIN ALEGERE BAT
      (1891)

HERIOTZEA
      (1894)

ARRATIAR SOLDAU BATEN KUBAKO AMESA
      (1897)

  literaturaren zubitegia  

 

UDABARRIARI

        Felipe Arrese Beitia , 1897

 

 

Kantadu gura neuke gauza bat

Kantadu noa egitera

Kantadu baina zeinek ahal leike

Kantadu gauza hain ederra?

 

Kantadu egidazu bihotza

Kantadu zuk bere mingaina

Kantari aurrean dozulako

Kantetan gaur sortitza dana.

 

Kantetan horra hor txoritxoak

Kantetan horra hor bildotsak

Kantetan negua joan dala

Kantetan zoraturik pozak.

 

Kantetan berdeturik mendiak

Kantetan baita bere hatxak

Kantetan soineko berriakaz

Kantetan joan ziran gatxak.

 

Kantetan horra barriz zelaiak

Kantetan horra loratxuak

Kantetan goizetik gaueraino

Kantetan agur dau neguak

 

Kantetan basoetan artzaina

Kantetan gaur jorik txistua

Kantetan ez dedila bihurtu

Barriro hain negu gaiztua

 

Kantetan dabe zahar ta gazteak

Kantetan gaur dago pobria

Kantetan erdu ordu onean

Zatoz bai, oh udabarria!

 

© Felipe Arrese Beitia    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko