A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK
      (1975)

BAINA
      (1976)

ZUEK EZ DAKIZUE
      (1976)

ILUNEKO HAMABIETAN
      (1977)

NIRE IBAIA
      (1989)

HEMENDIK IDAZTEN DUGU
      (1989)

PINUDI BATEN ERDIAN KANPOSANTUKO NUARBE
      (1989)

SORTZEAREN MENTURA
      (2006)

HASPEREN
      (2006)

ETXEA
      (2006)

AULKI HUTSA
      (2006)

  literaturaren zubitegia  

 

HAN

        Koldo Izagirre , 1989

 

 

Han

Zure mundua ez da erresuma hartakoa

Han

Non ahantzi egiten den non ahantzi ezin den

Non itsasoa margotu egiten den

Non bakarrik egoten den

Non bakarrik ezin egoten ahal den

Non katuak diren libre non hil egiten den

Non adiskideak non hitzak non maitasunik non

Non loa eta ametsa ez diren bat

Non ikasi egiten den non idatzi egiten den

Han

Non non zaudeten badakizuen

Non poetak ez dauden preso Rimbaudi tiro emateagatik

Non ateak ixteko diren non bisitak ametitzen dituzten

Non harresiak zikoinek iragaiten dituzten

Non mutu ez non damutu ez

Non baina non beti non eustea bera den haustea

Non ihes egitea ez den ihes egitea

Non duintasuna zigorrean neurtzen den

Non kilometroak non mehatxuak non noiz

Non jipoituak non hala ere

Non errotek urik behar ez duten

Non nik diodan

Han

Non han zaudetenak gu zareten

Non gu ez gauden

Han

Non zuk diozun hemen

Han

Non zuk diozun ni ez naiz hemengoa

 

© Koldo Izagirre    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko