A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HEREDATU NUEN
      (2014)

HERRIAREN TABERNA
      (2014)

TRACTATUS MAGNANIMUS, 3
      (2014)

NIRE KREATZAILEARI
      (2014)

NON ZAUDE
      (2014)

  literaturaren zubitegia  

 

KAPITALA

        Jule Goikoetxea , 2014

 

 

Zakurkeria demasa da

kasurik onenean

bizitza (hirurogeigarrena)

dio sudur orrazkera deseginarekin

beltza ezpainetan

eta kartoi fineko beste ale bat

arazoa ez baita

ez kea ez ogia

mugikortasuna baino

 

Barakaldotik Basaurira

etxean izotz

tabernan zor

keinu bakoitzeko kobratzen da

ez badago dirurik

ez dago eskua

mingaina

esanahia

lekualdatzerik

 

hotz

mugiezina

soilik

 

pobrezia besterik

ekoizten ez duen

mekanismoa da

 

kapitala

 

biolentzia inpartziala

partziala baino hobea

izango balitz bezala

 

hotz mugiezina

demaseko zakurkeria

dio ke laino artean,

non da nire esku

mingain eta

esanahien

balio erantsia?

 

Izoztua,

sudur orrazkera deseginarekin.

Zorpetua,

beltza ezpainetan.

 

© Jule Goikoetxea    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko