Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
NEGU GAUA
(1932)
HEURE OROIZ
(1933)
ITSASO BAREA
(1933)
HAITZ BARRENEAN
(1933)
GOIZNABARRA
(1933)
GAUKORRAK
(1933)
GURE ITSASOA
(1933)
ZURDEIA
Eli Agirre, Agarel , 1933
Argi-argia ortzea…
ipar lausoak haitzetan
amilak beteta daukaz,
beheko haizeak zugatz adarrak
zatituten dauz arkalaz.
Izotz leiarrak zugatzetatik
lurrari begira daurkiz.
Mendi ganean haizeak
ur urrinaren orroa
abar arte antzezten dau.
Oihan barruan oldozkun datza
Heriotza ilun ituna,
bere menpean guztiak dauzka
guzti hori deus da baina…
Geldi-geldiro burua
daso alde bietara
itaune larrian antzaz:
alboan inor ikusi ez eta
barriro lurran dirozo
bigi zimela eguzki beroaz
muinara jausiten danetz.
Eguzki epela ortzian
argi zurbila dirudi
sorgin oinketea argitzen:
Zurdei-eguzkia dan hotzaren hotza…
dirdizka datortz izpiak
makal-makalak, motel-motelak
mendien gailurretara.
Ardi taldea ibarran
kikilduta geldi dago
hotzaz leiturik ardiak,
eta aldiz-aldiz haizeak dakar
alege pozke hozketan
ardi arranen zarata ituna
hitsaren hitsa benetan.
© Eli Agirre, Agarel