Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BERANDU BAINA GOIZEGI
(2013)
SEMEAREN ESKUA
(2013)
BIDALDIA
(2013)
BAKARDADEAN
(2013)
AMAREN HERIOTZAK LIBREAGO EGIN ZUEN
Mari Luz Esteban , 2013
Harekin izandako eztabaida sutsua, urteetako jarduna, da abiaburua.
Harekin aurrez-aurrekoan, bereari eusten, berea eraikitzen hasi zen. Beraren kontra baina, nolabait ere, beraren baimenaz, inoiz errieta etorriko ote zitzaion beldurrari ukoaz, bere erabakimena haundituz joan zen.
Amaren faltan, amaren aurrean nork bere burua zuritzetik libratuz, libreago izan zen.
Eta orain, hutsunea eta askatasunaren ehundura gordinean, badaki haren heriotzaren egunean bigarren aldiz erditu zela berataz, eta semeari begiratzera behartu zuela.
Eta orain, semeari begira, burutik pasatzen zaio akaso bere heriotza bere askatasunaren ongarri ere inoiz izango dela, eta hori pentsatzeak, onartu beharra dauka, min latza eragiten dio sabelean.
Bitartean, laztanak eta kariñoak egiten dizkio, konpartitu ere barreak eta irakurgaiak, eta eztabaidak, sutsuak, kupidarik gabeak. Semea ere horrela libre izaten ikasteko gai izango ote den itxaropenean, eta hotzikaran.
Ama hil ondoren
bere ausentziak
lanbro finaren forma hartu zuen
nñire begien aurrean
hilak, urteak, lagun izan nuen lainobehera
ama hil ondoren
bihotz-ondoa su-izoztu eta
gorputzadarrak hozmindu zitzaizkidan
inoiz etor zitekeen
metamorfosiaren kirrikan.
Baina
aitor dut
amaren heriotzakaskeago egin ninduen
berrasmatu ahal izatekoibilbide propioa
besterik ote bizitza?
saminaren saminenean
oi paradoxen barne-indarra!
bigarren aldiz jaiotzeko ahalbidea
oparitu zidan
© Mari Luz Esteban