A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AMAREN HERIOTZAK LIBREAGO EGIN ZUEN
      (2013)

SEMEAREN ESKUA
      (2013)

BIDALDIA
      (2013)

BAKARDADEAN
      (2013)

  literaturaren zubitegia  

 

BERANDU BAINA GOIZEGI

        Mari Luz Esteban , 2013

 

 

Lotsara itzuli. Bere etxe azpiko arkupeetan, ankak gurutzatuta, eskuaz estututa, pixari eutsi nahian. Neskatila batek «zerri hori!» esan zion eta konprenitu gabe gelditu zen.

Urteetara, hiztegi berritan eskolatu zen. Izena jarri zion aldez aurretik sentitu ohi zuenari, esangura aitortu zien aspaldiko ametsetako zirrarei, mapa berriak marraztu bere soinean. Plazera anplifikatzen ere ikasi zuen.

Lagunduriko sexuketan berandu hasi arren, aurki, bidaide aparta topatu zuen. Berandu hasi arren, goizegi, maitale hoberik ez zuela inoiz ere aurkituko ohartu zen. Eta halaxe izan zen.

Urteetara, lehenaren paretsu batekin izan zen tarte batez, gailurrera zeraman oso erraz, baina bertaratuaz bat abandonatua sentitzen zen.

 

Neuk ere

nire plazera atzeratu dut

behin baino gehiagotan

Harremanaren izenean

 

Neu ere

tarteka-marteka

Emakume izan naiz.

 

© Mari Luz Esteban    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko