A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

DOAN HEGAZKIN BATI
      (1957)

HONDARRIBIAN
      (1957)

UDAZKENA, AGUR
      (1959)

HUTSA
      (1959)

GAUA
      (1959)

UDA
      (1968)

HURA
      (1970)

  literaturaren zubitegia  

 

UDAZKENA AGUR

        Antonio Valverde, Ayalde , 1959

 

 

Udazkena badoa

Udazken arrats baten antzera

 

Udazken egun bat bezela

Dofin gorria harturikan

Egutegi ohera doanean

 

Horrela Udazkena, alde egiten duenean

 

Burua ototz lorez apaindua

Joan eta etorri txartelakin

Aldiontzia hartzen du

Andre eta hondartza talde baztertuek

Agurtzen diote

Urrezko kardinalek bere omenez

Herri basoak pizten dituzte

 

Bai ona dela Udazken

 

Negua azpiratu zuena

 

Sei eta hiru tantoaz

 

Baina ez alaitu gehiegi

Neguak erosi baitu

Filandiatar aurrelari

 

Joan zaigu Udazken

                            Oraindik urruti dakusket

 

Egitaz pena ematen didate

Ia zer egin ez dakien

Hego haize goxo horrek

 

Eta hotzez dardarka dagoen

Urlantxo margul betek

 

Eta plazan jostatu ezinik

Geldi dan arratsaldeak

 

Eta balkoian lixiba zintzilik

jarri duen Eguzkiak

 

Eta arkupeetan txistuka dan

Lehengo txistulari haren

Basoroimen zurbilak

 

Eta honat-harat dabilen

Izartxo zoro harek

 

Lekutik aterea

Bidea ez du arkitzen

 

Esne esku elurtuaz

             Udazken zantzu lehorra

                                Erakutsi nion

 

 

 

© Antonio Valverde, Ayalde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko