ENE BIHOTZAK EZ DU GAURIK EZ EGUNIK
Alex Arotxa , 1795
Ene bihotzak ez du gaurik ez egunik,
Nigarrez urturikan ixurten ez denik,
Pena handitan dela maitia jakinik,
Sabelaren barnean hezurrak eginik.
Pariserik izan da ikusten barbera,
Nuntik sofritzen zian erran liron berhala,
Arrapostu uken du ikus eta berhala,
Eritu zen lekutik sendoturen zela.
Eriak barberari bisitaz milexker,
Sendotu nahia dela ahal bezain laster,
Segretia edukiz egidazut plazer,
Ez nihureri erran kobesorari bester.
Barberak eriari, oi gaxo ifanta,
Eritarsun horrek badu bere finimenta,
Bederatzi hilabete har zazu aizina,
Gero sendoturen da zure sabel mina.
Mendikota Hastoyan horak gaitz dutie,
Orotako gaitzenak artzanora die,
Gaiazko pasajantak jan nahi dutie,
Jaun erretorak, ziek ere abisa zitaie.
Hastoy horrek ohetik horer hasi-hasi
Primak aldiz leihotik artoa zati-zati,
Jaun erretora sartzen da gibeleko bortatik,
Kortiaren egitera Hastoyko primari.
Xarmagarri zirade, eijer eta gazte,
Ene bihotzak ez du zu baizik ja maite.
Beste zunbait bezala banintz ni libre
Zure espusatzeaz dudarik ez nuke.
Jauna, zu mintzo zira gisa horrez eni,
Baina zure arropari ez zaio komeni,
Zerbait esperantxatan gerta banendi ni
Adio behar nuke erran Eskual Herriari.
Maitea, parti zite plazer duzunian,
Nihurk ikusi gabe gaiaren ninian,
Nik emanen deizut lagun bat juaiteko bidian,
hark ezarriren zutu trankil bihotzian.
Arotxaren zamaria, erradak egia,
Nurat eraman dian apez gelaria,
Eraman uken dizut lehenik Maulera,
Gero hantik aitzina zuk erran lekila.
© Alex Arotxa