A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ABERRIAN OLDOZTUTEN
      (1930)

DONOSTI!
      (1930)

 

TXAPELGILEAREN ABESTIA

        Arbil , 1930

 

 

Tolosako Elosegiren txapelola

maiteki gogoratzen

Arnasa hartzeko astirik gabe

nere txapela det egiten

Tolosa nere Amaren aintza

entzuten detela gogoratzen

 

Triki eta traka lankaiak dagi

triki eta traka geldigabe

triki eta traka horren laguntzaz

pozik bihotzak du abesten

 

Nere txapela noranahi doa

nonhai txaloak irabazten

Tolosa Amaren izen ederra

barrenan beti eramaten

 

Batzutan zuri, bestetan gorri

gaur olergia eta bihar beltz

euskaldunaren buru lerdena

nonahi eta beti du buresten

 

Jaun-langileen bihotzak ditu

herri maitasun hutsak lotzen:

korapilo hori, Tolosa hil gabe

askatu, hautsi... ezin leike!

 

Perutik

 

© Arbil    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko