DONOSTI!
Arbil , 1930
Donostiarra
naizela dio
nere bihotzak
poz-pozez
eta hil arteraino
bizi nahi nuke
Donostiari
abesten
Koxkaldean
jaio nintzan ni
Koxkaldean
beti bizi
euskel kabia
bero eta apaina
Koxkaldean
neukan nik
Madilgo kintak
etorri ziran
uxaturikan
kabitik
uxaturikan
--lapur haundiak!
lehenbizi poza
gero... ni
Ordutik hona
lur-itsasoan
abesten dizut
bihotzez
eta abesti horrek
entzun ezkero
askok diote
bat-batez:
San Sebastian!
San Sebastian!
Uri polita
udaran!
Erbestetarrez
bete-betea
San Sebastian
San Sebastian!
Lotsaz gorri eta
hasarrez dar-dar
hau entzutean
esan diet:
Nik ez det maite
San Sebastianik
Donosti bakar
maite det.
Donostiarra
naiz eta beti
nere eztarri eta
bularra
leher arteraino
biziko dira
Donostiari
abeska.
Perutik
© Arbil