Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
HALA ERE
(1980)
HALAKO GOIZ BATEAN
(1980)
GELTOKIAN, BURDINEZKO XISTU LUZEAK
(1986)
DISIDENTZIA
(2002)
OROITU
(2017)
HARRIETAN LANDATU
(2017)
HESIAK ETA HARRESIAK
(2017)
POESIA ZAURI BAT DA
(2017)
ISIDRO
Gabriel Korta , 2017
Agerpen bat zirudien
jangela handi hartan
ez zuen inoiz
bere gabardina zaharra kentzen
eta tarteka
bere buru soila
aurretik atzera
ferekatzen zuen ahurrarekin
eta eskuineko oinaren orpoa
lurrean emeki finkaturik
grado batzuk okertuz
eta besoak gurutzatuta
Isidrok denbora luzez
zaintzen zuen jangela
zelatari itxurarekin.
© Gabriel Korta