A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

ETXE GATZATUAN

        Martxel Mariskal , 2017

 

 

Hautsita hegalak

zurrunduta erreflexuak

erlojua tenorearen haginetan

geldi piztiaren mutur satsua

koralez eta itsas trikuez inguraturik

lotan dagoen gaztetxoaren aurrean.

Inozentzia, antza, gaindiezina da.

 

Lema ez da aizkora

uhinak ez dira egur biguneko kapritxoak.

Azala erantzi nahi diot itsasoari

brankatik behera besoak luzatu

eta gogor tira egin

larrutu egin nahi dut etsaia

haren begi anitzetan sartu

arpoi zahar guztiak.

 

Gorpu bat ez da eguzkitan

lehortzen laga dugun antopara

ez da altzoan mantendu nahi dugun

itsas zaldi irristakorra

gordintasuna mastekatzen

masustondoa hazten ari zait

eztarritik gora.

 

Hustutako borondateen ufadaz

badoaz hegan arrosarioak.

Gu hemen geratzen gara

pintura altxatuko biberoen artean

aurpegi zimurtuak

atunaren odolaz zikindurik.

 

Eroaldiak bere mingain

lakarrez miazten gaitu.

Alferrik egiten diogu garrasi

etxe gatzatu honi.

Itsasoa usteldu egin da

ametsen bila abiatu garen unean.

Marmolezko sehaska

bihurtu zaigu barkua.

 

© Martxel Mariskal    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko