ILLUNABARRA
Antonio Arruti , 1916
Banua; zoli ziran begiak dauzkat lausuak,
Dauzkat zeukaten arintasunaz oņak aztuak,
Ta arriturikan orain arkitzen ditut aulduak
Aritza baņo sendoagoa len neuzkan besuak.
Banua; indarge nabaitutzen det biotz barrena
Sasoi obean bildurra zer zan etzekiena;
Aginka ari zait nere bizitza jaten zedena,
Ta adierazten guztiz urrean dagola azkena.
Azkena! baņa betor nai duan garaian bera
Alai entzungo diotan berri au ekartera:
Lan eta nekez inguratuta bizi bazera
Atoz zorion-iturburuan eseritzera.
Bertatik eta pozez demaiot agur samurra,
Ez det intziriz eta negarrez utziko lurra:
Badakit bertan nere egotea dala laburra,
Badakit bera dala atsegiņak ematen zurra.
Gaztetatikan maite izan ditut euskal-mendiak
Balira legez nere lagunak, nere zatiak,
Aien aurrean idiki nitun nere begiak,
Ta aien aurrean izango dira betiko itxiak.
Maite ditut nik mardul datozen ondorenguak
Goiko-Jaunaren bildur donean azitakuak
Asabagandik artu nituan gure ekanduak
Ardura aundiaz nere sendian dauzkat sartuak.
Utziko diot nere makil au seme zarrari
Ta agintaritza lagako diot orla berari
Esanaz zuzen agindutzeko makurtu ari
Apal, mendaro Jaungoikoaren aginduari.
Ni banatxiak, nere pipako kea bezela
Desegin zaidak, ai!, nere bizitz labur, mengela
Baņa zeruruntz kea dijuan eran, orrela
Nik ere juan nai diat antxe zeukadat gela!
Ez aztu, seme, gaztia aiz orain, ni berriz zarra
Ez dek egoten ostotsu beti zugaitz adarra,
Malats goizean zegon lorea tximel malkarra
Ikusi diat eldu baņo len illunabarra.
Bukatu bear gauza guztiak asi badira
Baņa gizonak zoriontsuak egiaz dira
Zartzaro onean jeisten diranak soņez obira
Gogoz igorik, uso zuria lez Donokira.
Noiz edo berriz beko ibarretik mendietara
Dator oiartzun barrura sartzen didana ikara.
Zer berri dakar? Zer dio berak? Nundik? Zertara?
Eskeintzen digu garaun berridun beko landara.
Etorri bedi lenbailen gentza badu laguna
Zorion-poza naro zabaltzen emen diguna;
Baņa auen ordez baldin badakar garaun lizuna,
Madarikatu bedi datorren egun illuna.
Gora, lokarri gabeko gure mendi gaņera,
Ta arretaz, ernai andik begira beko ibarrera;
Ona ta argia baldin badatoz esan aurrera!
Gaizto ta itzalak baldin badatoz esan atzera!
Larria benaz euskaldunentzat oraingo ordua.
Au gauza zarrak lurperatutzeko lelo zorua!
Galduko ote da gure Erri Kutun antxiņakua?
Esnatu, jaiki seme leialak. Ai, ni banua!
© Antonio Arruti