A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BIDE EZEZAGUNEAN
      (2016)

NIRE PREKARIA KUTTUNA
      (2016)

GUTIZIA
      (2016)

UMORE BELTZA
      (2016)

AMETS BUSTIAK
      (2016)

  literaturaren zubitegia  

 

EAU DE PARIS

        Ekhine Eizagirre , 2016

 

 

Zementura itsasten nau

Paris gris honek.

Ezpain artetik

mingaina hondoratzen

eztarria itotzeraino.

Likatsu itsasten zait

larrura urdinabarra.

Zabor kiratseko

kolonia merkez

bustitzen nau,

arratoi eta katu kakez

igurzten dit aurpegia.

Inolaz ere ezin

lohitasunetik askatu.

 

Limurtu nahian

inguratzen nau

atzapar luzeez,

plegatu asmoz

urratzen dit azala

azkazal zorrotzez.

Zulo orotarik

jo nahi nau

Paris gris honek,

zulo bakoitza

ahulgune eta alugune

uste izanda.

Zementuzko langarrez

irentsi nahi nau Parisek.

Eta hala nabil egunero

grisetik erauzi beharrez.

 

© Ekhine Eizagirre    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko