A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BIDE EZEZAGUNEAN
      (2016)

EAU DE PARIS
      (2016)

GUTIZIA
      (2016)

UMORE BELTZA
      (2016)

AMETS BUSTIAK
      (2016)

  literaturaren zubitegia  

 

NIRE PREKARIA KUTTUNA

        Ekhine Eizagirre , 2016

 

 

Hator nire eskura, Courgette,

hator laztana.

Ur goxotan

nahi haut epeldu.

Goxoki estali,

gomaz saihestu,

koban babestu.

Hire gainean

egingo dinat dantza,

hiri helduta estu.

Nik markatuko dinat pausoa,

nik erritmoa,

hago geldi, ez mugitu!

Hi haut baratzeko poza,

emadan plazera,

nire prekaria kuttuna.

Bilaka dezagun

une hau urrezko,

amortiza hazadan,

nire prekaria kuttuna,

gaur aluz sentiz

bihar koskaz irentsiz.

Hator nire barrura,

nire prekaria kuttuna.

Gaur ni naun hire baratza

bihar hi nire bazka.

 

© Ekhine Eizagirre    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko