Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
DOAN HEGAZKIN BATI
(1957)
HONDARRIBIAN
(1957)
HUTSA
(1959)
GAUA
(1959)
UDAZKENA AGUR
(1959)
UDA
(1968)
HURA
(1970)
UDAZKENA, AGUR
Antonio Valverde, Ayalde , 1959
Udazkena estaltzen ari da
arrats gorri baten antzera
otoi-lorez apaindurik
Aldiontzia hartu du
mendi eta ondartza ahaztuak
egiten diote agur
urrezko kardinalak bere omenez
herriko basoak piztu
bai ona dela Udazken
Negua azpiratu duena
sei eta hiru tantoz
baina ez alaitu gehiegi
Neguak erosi baitu
aurrelari Finlandiko
joan zaigu Udazken
oraindik urrundik dakusket
egitaz pena ematen didate
zer egin ez dakien hego haizeak
ta hotzez dardarka dagoen
aquarella margul horrel
ta plazan jostatu ezinik
geldi dan arratsaldeak
ta arropa garbia sekatzen
balkoitikan zintzilik
jartzen dituen eguzkiak
ta arkupetan txistuka dan
lehengo txistulari haren
basoroimen zurbilak
ta aparkatzen ezin duen
izartxo aberiatuak
bidea galdu baitu
izkutuko inda ahaztu
ene esku elurtuaz
Udazkenaren zantzu-larroa
erakutsi nion
© Antonio Valverde, Ayalde