Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
HAUTSITAKO SOUVENIR BAT V
(2017)
PAPEREAN BILDUTA
(2017)
ITZULERA
(2017)
UHARTEAK III
(2017)
KAPITULAZIOA
(2017)
ZERUAREN ETA ITSASOAREN ARTEAN
Martin Bidaur , 2017
Arrantza-ontziak zerumugan
hogeita hamar pasa zenbatu ditzaket
itsasoa arroketan lehertzen
haurrak bitsari begira
Salamanca pasealekua
arrantza-ontziak zerumugan
lagun baten minak
teilatutik salto egin du
eguzkia argazki honetan sartzen
lau txakur kaiko uretan
jabea eskua zakarrontzian
bikote bat nire hamaikagarren
suizidio fantasiaren gertaleku diren
harri karratuen aurka doazen olatuei so
bakarrik dabilen
gizon zahar bat naiz
Simone izan nahi eta
Jean-Paul izatera ere iristen ez
mendi atzean betiko
ezkutatzera doan eguzkiaren
azken printzak
memorian gordetzen ari da
turista bat
petrilean eserita
hildako txori bat
agertu zait ametsetan
hildako baten hezur
beltzetan moztutako
harri karratuak
Dios perdóname
tinta beltzez pintada
itsasoaren eta labarraren arteko
hormatxoaren goiko aldean
odolbildua dirudi eguzkiak
zeruaren azalean
© Martin Bidaur