Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ARRAKALAK
(2014)
ZURIA
(2014)
IRAGANAZ
(2014)
MALKO MARRAZTUAK
(2014)
KANPOAN EURIA
(2014)
SAROIAK
Unai Baztarrika , 2014
Denboran atzendutako saroietan
lizar zaharren azpian darraite harrespila biribilek.
Kareharrizko harlauza zorrotzak.
Eskuz paratuak, esku laztuz igurtziak, ezku antzinakoez burutuak.
Ertz borobildu ezinak, elkarren arteko dantza isilean.
Hormak, hormak ez ziren garaikoak.
Itxitura antigoalekoak, zabaltasunean, zelai itxi gaitzetan.
Etxekotutako ardi beltzen ziegak.
Urki eta altzezko baso heze galduen testigu isilak.
Jentilak eta jentil izan nahi ez zuten haien halabeharrezko adiskideak.
Jainko ahantzien otoitzen oihartzuna
goi aingeruen bisiten harrabotsarekin nahasten da.
Gaur, egunsentian, eguzkiak laztandu itu
eta ahapeka entzun da
betierekoaren zurrumurru gardena.
Gure barnean ahantzia dena.
Iragandakoen Bizitza bera.
© Unai Baztarrika