A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

SAROIAK
      (2014)

ARRAKALAK
      (2014)

IRAGANAZ
      (2014)

MALKO MARRAZTUAK
      (2014)

KANPOAN EURIA
      (2014)

  literaturaren zubitegia  

 

ZURIA

        Unai Baztarrika , 2014

 

 

Oihal zurixkak paratu dituzte errepide ertzetan,

harrizko horma galaietan iltzaturik

                                               ez erabat loturik

                                               haizeak beren magalakn astintzeko moduan.

 

Ez dute izkiriatutako hikirik magalean

ezta marrazki inuzenterik

ezta ekialdeko siniskeraren bate ikonografiarik tatuaturik beren baitan.

 

Hutsa, zuria, argia, espazioa.

 

Bidaiarien ispilu dira, islarik ez duten ispilu ahurrak

desitxuratzaileak naturaz.

 

Idatzi gabekoen indarraz jabetu den edonork

irudika lezake bere lelo errepikakorra.

Hizki lodiz eta larriz idatzi oihal zurian.

 

Beharbada,

polizia etxeetan isildutako garrasi urratuen maindireak dira

                                                          axolagabekeriaren ohatzean.

 

 

© Unai Baztarrika    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko