A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

DOAN HEGAZKIN BATI
      (1957)

HONDARRIBIAN
      (1957)

UDAZKENA, AGUR
      (1959)

GAUA
      (1959)

UDAZKENA AGUR
      (1959)

UDA
      (1968)

HURA
      (1970)

  literaturaren zubitegia  

 

HUTSA

        Antonio Valverde, Ayalde , 1959

 

 

Munduz mundu ibili ondoren

aingura bota duk azkenik hemen,

Urantzu-Irunen,

Oteiza lagun, anaia,

erti-aitzindari sutsua.

 

Eta Frantziarako Abenidan

eraikitako etxean

lantzen ari haiz orain.

Hor labratzen duk airea,

Hutsari itxura emanez

harri eta burni tartean.

 

    Hire gogoa

ez zaik kabitzen barnean,

irten baitzaik begitik,

iletik, eskutik, larrutik,

ta batez ere ahotik

mintza ari haizenean.

    Oteizaren soina

 

kalez kale dabilenean

—arno biziaz suspertzeko—

    Oteiza-gogoa

lantegian gelditzen da,

harri baten hutsunean

    kokaturik,

atseden hartzen bakean,

Isilaren doinu eta

Hutsaren musika aditzean.

 

    Euskal sustraia!

Herri honen mamia non dago?

Hauxe duk nire ustea:

ez kromletx ez dolmenetan,

ez harri koxkor zaharretan...

 

Itsaso-bazter etxetan

ta mendi baserrietan,

oraindik bizirik bainan

Huts sakon ilunpetan

estaltzera dihoakigun

hizkuntza gurean...

 

Mendi-mendian otea

botoi horiaz betea,

Jorge de Oteiza, hi haiz

olagizonen semea.

Hire mailuak ordea

—irudimenezko mailu horrek—

ez tiriki-taukirik,

Hutsa moldatzeko joek

ez baitute soinurik

bihotzarentzat baizik...

 

© Antonio Valverde, Ayalde    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko