A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

SAROIAK
      (2014)

ARRAKALAK
      (2014)

ZURIA
      (2014)

MALKO MARRAZTUAK
      (2014)

KANPOAN EURIA
      (2014)

  literaturaren zubitegia  

 

IRAGANAZ

        Unai Baztarrika , 2014

 

 

Harizko bonbilla zaharretako alanbre goriez mintzo ginen.

Nola elektrizitatea su bihurtzen zen

nola bilakatzen zen energia su-garrezko zera batean.

 

Energia gara dioten lelo publizista alaenak haizatu genituen.

Soinketako irakasle aski zahartuez barre egin genuen.

Atzeko kaleetan falta ziren harlauza zatituez egin genuen hausnar.

 

Asko ginen, asko ginen patuaz barre egiteko.

Asko ginen, alkoholezko helduleku irristalaria aldean,

                                    gazteria iragangaitzaz hitz egiteko.

 

Urrats motzeko eleak ziren, errekastoak ere urdindu zazizkigu eta.

Asko ginen, baina maldak ehundu zaizkigu dagoeneko.

Sustraiak endekatu zaizkigu baina asko ginen

                           eta iraganaz dihardugu berriro.

 

© Unai Baztarrika    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko