Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
SAROIAK
(2014)
ARRAKALAK
(2014)
ZURIA
(2014)
IRAGANAZ
(2014)
KANPOAN EURIA
(2014)
MALKO MARRAZTUAK
Unai Baztarrika , 2014
Tatuatutako mlkoak eskegi dituzte horma zurietan.
Hormako zulo zartatuek esan digute
bertan fusilatu zituztela damuaren aurkako konspiratzaileak.
Balazorroak lurperatu egin omen zituzten.
Argitan blaitu dira malko itsatsi berriak
eta irudi luke kale ertz honetatik
iragotzen den edonork duela eskubidea
albora begiratu eta ezikusiarena egiteko.
Ernamuinak dira bizitzaren etorbideak,
horma zuriak, edo belztuak, edo horituak.
Errepide zabaletan bizi ara.
Bidezidorrak ahazteko bidean dira, eta bitartean
tatuatutako malkoek ez dute negar eginen.
© Unai Baztarrika