Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
DOAN HEGAZKIN BATI
(1957)
HONDARRIBIAN
(1957)
UDAZKENA, AGUR
(1959)
HUTSA
(1959)
GAUA
(1959)
UDAZKENA AGUR
(1959)
HURA
(1970)
UDA
Antonio Valverde, Ayalde , 1968
Ahoa ireki eta
hitzik atera ez
haizeak eta ekaitzak
agintzen dutenez
ilunpetan galdurik
dago dena legez
sukalde txokoetan
amonak negarrez
ardandegian ura
ardoaren ordez
zirabak ehundaka
aspaldiko partez
elizako paretan
sartzen dira berez
hondartza gorrietan
bikini bat nekez
Mallorca ederra da
Perezek dionez
antxetak hara doaz
bizitzeko bakez.
© Antonio Valverde, Ayalde