A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GOIZIAN ARGI HASTIAN
      (1977)

AGUR XIBERUA
      (1977)

  literaturaren zubitegia  

 

DONOSTIA

        Etxahun-Iruri , 1977

 

 

Bortüz heñbat satisfatürik itsasoz menguatia

Xibero lo etan ützirik bürütü dit juraliltia

Hendaia eta Iruñen gaintik ikustera Donostia

Ta ber denboran besarkatzera hanko anaie maitiak

Ilüsitürik hantik horra niz, haiñ beita xarmagarria

 

Larrazkeneko egün eder bat bazter güzik koloretan

Itsasua bake handian bere zilarezko arropan

Barka xuri eijer aldian bat hurrin goxoki jünpakan

Ni haier soz amets batetan gogua pentsamentükan

Posible deia badiren martirak lekü maithagarri hortan?

 

Basitza ezinago ederrez handitzez dua herria

Haize gaixtuer bühürtzeko fierrik baditü mendiak

Baten kaskuan amiragarri Birjina Dona Maria

Haren onduan leihotra eder bat mundian paregabia

Zer balio dü edertarzünak ez bada libertatia?

 

Arrüetan mündü oste bat nahas zahar eta gazte

Poliza gizun ulün saldo bat Eskualdün garbien arte

Kafeterietan edari franko, bena ez kantorik bate

Bazterrrak irus üdüri ziren, bena zü hor bardin trixte

Zure egiazko istarzüna, O Donostia!, nuiz date?

 

Urtiak zale baduatza, laster jinen da berria

Zuiñek ekarriko beteikü arauz Donostiar maitiak

Bakian esperantxarekin osagarrri, pazentzia

Aski bertute begiratzeko argi Eskualdün fedia

Anaie gira eta izanen, berriz arte Donostia

 

© Etxahun-Iruri    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko