Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
AMETSAK AMETS, VI
(1982)
ZURIAN ZON
(1982)
«AMOUR EN LATÖN FAIT AMORE»
(1984)
HEAUTONTIMOROUMENOS
(1984)
HAURRA
(2017)
KAFETXO BAT? BOST MINUTU DAUKOT
(2017)
ZER DAGO?
(2017)
USO ZURIA
Jon Iñaki Lasa , 2017
Leihoan uso zuria pausatzen bazaizu
uxatu ezazu, ez naiz ni (Habanera)
egiozu errieta eta esan ez itzultzeko gehiago.
Astindu ezazu erratza
eta ahal baduzu, jo.
Ni barruan nago zain, irrifartsu
usoa berriz etorriko da leihoa kakaztera
pentsatu dut
arantzak ipiniko dizkiot
edo paperez betetako poltsa plastikozkoak
ea izutzen den, ea beste txokorik aurkitzen duen.
Orain etorri zaitez neure ondora,
eta eseri.
Itzultzen bada, egiozu errieta
astindu ezazu erratza eta ahal baduzu, jo.
Oso polita zaude usoari aurre ematen
ni barruan nago, begira,
ez da berriro ausartuko
esan diozu ez duzula ikusi nahi
errieta egin diozu, haserre zorrotz.
Pozik nago,
neure ondoan esertzen zarelako
zelatari.
© Jon Iñaki Lasa