A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AMETSAK AMETS, VI
      (1982)

ZURIAN ZON
      (1982)

«AMOUR EN LATÖN FAIT AMORE»
      (1984)

HEAUTONTIMOROUMENOS
      (1984)

USO ZURIA
      (2017)

KAFETXO BAT? BOST MINUTU DAUKOT
      (2017)

ZER DAGO?
      (2017)

  literaturaren zubitegia  

 

HAURRA

        Jon Iñaki Lasa , 2017

 

 

 

“In a dream you are never eighty”.

Anne Sexton

 

Haur bat ikusiko duzu geltokian jolasten.

Jendeak alde egiten du heldu ahala

—baina hori bagenekien denok lehendik—.

Bagoiak ikusiko dituzu iragaten

batzuk dira laruak, azulak, gorriak.

Beste batzuk dira gardenak.

Bagoietan ikusiko dituzu gazteak eta ez hain gazteak

berdin dio Alexanderplatz, Drassanes

Formosa Boulevard edo San Mames.

Une oro begiratzen die haurrak

zuri ere iltzatu dizkizu begiak

bagoiek ez dute izenik

jendeak ez du izenik

batzuk dira gizonezkoak

beste batzuk dira emakumezkoak

haurrak ere ez du izenik

eta azkenaurreko bagoian sartu dute

eskutxotik oratuta, zuri begira.

 

© Jon Iñaki Lasa    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko