A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AMETSAK AMETS, VI
      (1982)

ZURIAN ZON
      (1982)

«AMOUR EN LATÖN FAIT AMORE»
      (1984)

HEAUTONTIMOROUMENOS
      (1984)

USO ZURIA
      (2017)

HAURRA
      (2017)

ZER DAGO?
      (2017)

  literaturaren zubitegia  

 

KAFETXO BAT? BOST MINUTU DAUKOT

        Jon Iñaki Lasa , 2017

 

 

Nemo bat bota dut komuneko zulotik

botia bat, zehaztasunez hitz egin behar baldin bada.

Hori oso gaizki dagoela esan dit nire arreba ttikiak

nire ilobei ezer ez esateko, bestela ez didatela gehiago hitz egingo.

Berak ere gaizki dagoela uste du

baina harremana mantendu nahi duela nirekin.

Barre egin dugu.

Esan diot barkatzeko, ez dela errepikatuko

anaia emeritua naiz, badakizu.

Ainhoa begibeltxuk kafesnea hartu du

eta nik un kortado

Ciudad de Vitoria Hoteleko kafetegian.

Zelan dau osaba Josemari? —galdetu dosta—

eta Ainhoa begibeltxuri ezin jako ez danik esan

igarri egingo leuke-eta.

Emon dautsadaz azken barriak

berba egin dautsat azken sentimenduen gainean

azkenak diralako barrienak.

Negar egin dau. Ez dau prest bihotz horren erretratua ikusteko.

Ni bai, ze bihotz horrek sendotu egiten nau

xarma dauko, lilura, glamourra

bihotz sorgina da

eta bihotz horretan bizi garela jakiteak

asetu egiten nauelako.

Dos cuarenta, caballero.

 

© Jon Iñaki Lasa    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko