Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
AMETSAK AMETS, VI
(1982)
ZURIAN ZON
(1982)
«AMOUR EN LATÖN FAIT AMORE»
(1984)
HEAUTONTIMOROUMENOS
(1984)
USO ZURIA
(2017)
HAURRA
(2017)
KAFETXO BAT? BOST MINUTU DAUKOT
(2017)
ZER DAGO?
Jon Iñaki Lasa , 2017
Zer dago imintzio horren atzeko aldean?
Atzera begiratu atzera
eta esadazu:
gauza bera al dira beldurra, ikara eta izua?
Atzera begiratu atzera.
Gauza bera al dira
bihotz gozakaitzak
bihotz atsituak
eta bihotz antzuak?
Zer dago keinu horren atzealdean?
Gauza bera al dira asko maite zaitut eta
oso maite zaitut?
Gauza bera al dira
berriak eta notiziak
eta berri txarrak eta berri gaiztoak?
Eta atzo eta bihar?
Eta beti eta inoiz ez?
Atzera begiratu atzera
eta esadazu:
zer dago begi horien atzean?
© Jon Iñaki Lasa