Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ERRUDUNTASUNAK
(Variations)
(2018)
ROY BATTY-REN ERARA
(2018)
EGIAK IREKI ETA
(2018)
LANDSCAPE
Manu Lopez Gaseni , 2018
Izurriteren bat behar du,
inbasio bat:
Euskal poesia
txoriz beterik dago
xoriñoz mukuru
hegaztiz gainezka.
Lizardiren errua da
beharbada
edo Artze eta Atxagarena
Laboa tarteko.
Txolarreak, usapalak,
kurloiak, kardantxiloak,
arranoak, kalatxoriak,
Diaz de Herediaren ironiak...
Ez errua egotzi amerikarrei
Poe maisuari
Whitman jakintsuari
Dickinson sakonari.
Txorigabetu dezagun
euskal poesia.
Txoririk gabeko poesia
egin nahi nuke.
Baina ezin.
Zozoak beleari...
© Manu Lopez Gaseni