A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ERRUDUNTASUNAK
(Variations)

      (2018)

LANDSCAPE
      (2018)

ROY BATTY-REN ERARA
      (2018)

  literaturaren zubitegia  

 

EGIAK IREKI ETA

        Manu Lopez Gaseni , 2018

 

 

Begiak ireki eta

poz aurpegiak ikusten dituzu.

Betierekoa zirudien gaua

amaitu da, beharrik.

 

Etxera bueltatu eta

normaltasunera ohitzen saiatzen zara.

Utzi behar izan zenuen guztia

berreskuratu duzu, behingoz.

Zirriborratu zenuen proiektu hura

egingarria da, menturaz.

 

Kalera irten eta

begiradak sumatzen dituzu.

Ezinezkoa da

behinola izan zinen pertsona

berriro izatea, tamalez.

 

Gaixo egon denaren gogoa

erietxera itzultzen da beti...

 

© Manu Lopez Gaseni    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko